Mulixka Dantza Taldea

Sustrai zaharrez oroituz, kimu berriak sortuz

Mulixka dantza taldea 2016. urtean sortutako dantzari taldea da. Euskal dantzarako zaletasun eta grinak batu ditu eta formakuntzan aurrera egiteaz gain, sortutako dantzekin aire fresko eta berritzailez kutsatu dituzte hainbat plaza zein antzoki.

 

Hona hemen murgilduta gauden proiektuen berri.

Zabaldantzan
“Zabaldu dezagun Dantza”

Euskal dantza, musika eta euskara sustatzen duen jarduera dibertigarri eta motibagarria da Zabaldantzan. Hilabete bakoitzeko lehenengo ostegunean, Euskal Kultura Gasteizko Zabalgana auzoan uztartzen dugu kaleak jai giroan murgilduz.

Euskal kulturarekiko dugun maitasuna transmititzea da gure nahia, beti ere auzokideak protagonista izanda eta hauei zuzenduta dagoen ekintza da.

Hamar bat lagun osaturiko taldea, hilabertero irtetzen gara jendea animatu, dantzarazi eta irakasteko asmoarekin. Dantza herrikoiak ikastera animatzen dugun adin guztietako jendea batzen duen ekintza da. Beti ere zuzeneko musikariekin batera, trikitixaz, panderoz eta txistuaz baliatuz.

 

Dantzatuz

Ordu bateko ikuskizuna da Dantzatuz. Gaur egungo musika erabiliz, guk sortutako koreografiak ikusteko aukera edukiko duzue.. Tradizioan oinarria izanda, aire kuttun eta freskoa emanez, Korrontzi, Xabi Solano, Kalakan, edota Kepa Junkeraren musikaz baliatuz edozen plaza zutik jartzen saiatzen gara.

DANTZATUZ ekitaldia hainbat lekuetan gauzatu izan dugu: Legutioko Jaietan, Gasteizko «Nazioarteko Festibalean», Bastidan ospatutako «Araba Euskaraz» jaian, San Prudentzioko pregoian, Bizkaiko Saskibaloi Federeakuntzan, Basqeutor-ek antolatutako hainbat ekitaldietan eta Korrontzi Folk taldearekin zenbait kolaborazio egin ditugu Gasteiz, Bilbo, Basauri eta Iruñean besteak beste.

Harria

Mulixka eta Iñaki Perurenak HARRIA aurkezten dute. Ordu beteko ikuskizuna non dantza, narrazioa eta zuzeneko musika uztartuko dira.
 
Iñaki Perurena, aktore eta harrijasotzaile esanguratsuak, hariaren mundura eramango gaitu eta bere alde sakonena ezagutuko dugu.
Harriari buruz inor ez bezala hitz egingo digu, bertsoak botako ditu, eta seguru gaude emozionatuko gaituela.
 
Josu Sanchez dantzariaren zuzendaritzapean, Mulixka Dantza taldea (Vitoria-Gasteiz 2016) egongo da. Espreski egindako koreografiak, nortasunaz beteko ditu Euskal Herriko Plaza guztiak.
Dantza hauetan, harriarekin lotuta dauden Herri Kirolen zertzeladak ikusi ahal izango ditugu.
 
Zuzeneko musika ere izango dugu. Iñaki Palacios txistularia eta bere konfidantzako musikariak (bateria, baxua, gitarra, trikitixa) bertan izango dira bere azken lana «HARRIA» (Baga-Biga 2019) aurkezten.
Abesti guztiak Harrizko Txalapartaren inguruan eginak izan dira, baina aurreko lanen esentzia musikala mantenduz.
 
Ikuskizunaren hizkuntza Euskera izango da, eta bataz besteko adina 32 urtekoa izango da.

Lurra Ardoa Dantza

“Lurra, Ardoa, Dantza” ikuskizunak Arabar Errioxako tradizioaren eta Kulturaren Kondarea islatzen du. Begiak itxi, eta eskualde honetara eramango zaitugu. Ikuskizun honekin, Arabar Errioxako jendea eta ardoarekin zer ikusia duen pertsona guztiei gure omenaldi txikia egin nahi izan diegu.

Ikuskizuneko abesti guztiak Iñaki Palacios (Vitoria-Gasteiz 1988) txistulariak eta konposatzaileak egin ditu, Arabar Errioxako nortasuna eta funtsa erakutsiz. Abestiei bizitza emateko, Josu Sanchez dantzari eta koreografoak (Vitoria-Gasteiz 1986) ardoak daukan lan-prozezua koreografien bidez adierazi du.
Hau dena, Juanjo Monago aktorea (Vitoria-Gasteiz 1961) XIX. mendeko ardandegidun baten azalean jarri da, ikuskizun guztiari ildo berezia emanez.

Topa!

Idiazabal

Gure eginkizun nagusia, Idiazabalgo funtsa islatzea izan zen. Bertako tradizioa, kultura eta indarra adierazi nahi izan genuen proiektu honekin.

Koreografiari dagokionez, artzaintza irudikatu nahi izan genuen eta musikan aldiz, euskal musikatresnak dira abestiari garrantzia ematen diotenak. Agus Barandiaran, Korrontzi Taldeko Trikitilaria kolaboratzaile gisa izan genuen.

Denda

 
CDa Iñaki Palacios “Harria”
15€

Erosi

 

Liburu/CDa Iñaki Palacios “Lurra, Ardoa, Dantza”
10€

Erosi

Kontaktua

Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, hurrengo formularioa betetzen egin dezakezu, edota info@mulixka.eus helbidera email bat bidaliz. 
Hurrengo telefonoan ere izango gaituzu: 644 430 545.

 

Facebook

Mulixka dantza taldearen berri guztiak jakin nahi dituzu?
Jarraituiguzu gure Facebook orriadean.

_